miércoles, 7 de diciembre de 2011

           Gaurko egun honetan glosterra egitea erabaki dugu gure ibilbidearen laburpen moduan. Egia esan, hasiera batean ilusio handiz, hartu dugu hau egitea baina bat-batean... argia joan eta gure ilusio guztiak pikutara joan dira. Denbora pasata eta ia esperantzarik gabe, argia berriro etorri eta egindakoa hor dagoela konturatuz, lasaitu gara.


          Behin eta berriz, irudiak eta idatzitako formatua aldatzen zen eta krisi puntu batera heldu gara, azkenean bukatutzat eman dugu gure posterra.

         Glosterran esaten dugun bezala, bide luze honen ostean, aurkikuntza handiak egin baditugu ere... pausuz pausuz jarraituko dugu aurrera, gure bidaia oraindik ez baita hemen bukatu.


Gure ibilbidearen mapa



miércoles, 30 de noviembre de 2011

Aurkezpen eguna

              Azkenean iritsi da eguna! gaur taldeka gure programak eta egindako lanak aurkeztu behar izan ditugu. Gu izan gara lehenak,(movie maker).Gure ustetan, nahiko ondo egin dugu, genituen nerbioak kontuan hartuta noski. Klasekideen kritikak nahiko positiboak izan dira eta hori asko gustatu zaigu, kontzeptuak argi eta garbi geratu direla esan digute eta.

            Bestalde, bukatutakoan, irakasleak gure proiektua( movie maker-arekin egindako bideoa) youtubera igotzea proposatu digu. Hasieran zaila izango zela pentsatu dugu, baina pixka bat kuxkuxeatu ostean .... igo dugu! Horrela, movie makerra ezagutzeaz gain, youtube pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan dugu!


Hona hemen gure bideoa:

                                                   Espero dugu guztion gustokoa izatea!!!
                                                   pd: bideoen atalean ere eskegiko dugu.

Gure aurkezpenaren ostean, beste taldeenak ere ikusi ditugu, eta modu horretan, word, paint, google docs eta power point gehiago landu ditugu. Horrez gain, bidean 2 aurkikuntza egin ditugu.
Lehenengo, Prezi! izeneko  programa topatu dugu, gure jakintza mapan ez zegoena. Nahiko interesgarria iruditu zaigu, eta powerpoint-aren alternatiba moduan, egokia iruditu zaigu. Hala ere, erabiltzeko zailago izan daitekeela uste dugu.
Glogster izan da gaur egin dugun bigarren aurkikuntza. Honi, lehen momentuan ez diogu erabilera handirik aurkitu, ez baitugu oso ondo ulertu zelan kontrolatzen den eta zertarako balio dezakeen.
Hurrengo egunean, programa hauekin, zer edo zer egiten saiatuko gara, orain arte blogarekin egindako ibilbidearen azalpen grafiko gisa, gure ibilbidearen mapa sortuz. Ia gauza interesgarriren bat egitea lortzerik dugun!

Honen ondorioz, gaurko saio honetan, gauza asko barneratu ditugula esan beharra dago, egun probetxugarria izan da gaurkoa, beraz!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Movie maker-arekin jarraituz

          Gaurko saioarekin hasteko, ordenagailuak piztu baino lehen, guztiak batera elkartu gara; tarte horretan,  Alaitzekin orain arte egindakoari gainbegirada bat eman diogularik. Horrez gain,  aurkezpenak noiz egingo diren zehaztu dugu eta geratzen zaizkigun klaseetan zer egingo dugun ere komentatu digu; horrela gauzak argiago edukitzea lortu dugu, gure pausuak noranzko zuzenean bideratzeko.
Aurkezpenak , hile honetako 30ean izango dira, eta azken egunean, abenduak 7an, portfolioa entregatu, autoebaluaketa, koebaluaketa etab. egingo ditugu.

Gaurkoari bueltatuz, movie maker-aren lanarekin jarraitu dugu, datorren astean aurkezteko. Berriro ere, bideoa egiteari  gogotsu ekin baldin badiogu ere, esan beharra dago, gaurkoan teknologia berriek ere, arazoak sortarazten dizkigutela frogatu dugu. Izan ere, behin baino gehiagotan ordenagailua blokeatu egin zaigu, horrek urduritu egin gaituelarik. Gainera, bidean eduki ditugun oztopo horien kontrako, (movie maker bukatzeko, irudiak aldatzerakoan, dena aldatzen zela) konponbidea gure esku ez zegoenez, desesperazio puntu batera ere heldu garela esan daiteke.
Hala ere, gaurkoan amaiera polita izan du bai gure egunak baita sortutako ipuinak ere, eta behin arazoa konponduta, oso pozik geratu gara egin dugun lanarekin.
       

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Bidean movie maker arakatzen

                 Gaurkoan,klasea hasi bezain pronto joan den astean hitzartutakoari buruz hitz egiten egon gara guztion artean ideiak pixka bat argitzeko. Hitzordua bukatutakoan "movie maker"-a suertatu zitzaigun guztiok elkartu egin gara gure lanari buruz hitz egiteko.
               
                Irakasleak,  programa hau lantzeko hainbat gauza proposatu dizkigu. Lehenengo eta behin, arakatzea eta besteei azaltzeko ideiak argitzea egokia litzatekeela esan digu. Bestalde, etorkizunean haurrekin lantzeko zerbait egitea proposatu digu eta horrez gain horri buruzko "justifikazio" bat prestatzea gainontzeko klasekideei azaltzeko.

            Lehenbailehen lanean hasi  gara, eta horretarako, taldea nahiko handia denez, lana pixka bat banatu dugu, lana hobeto antolatu eta errazteko asmoz. Batzuk bideoa sortuko dugu, horretarako 4 urteko haurrekin lantzeko ipuin bat asmatuko dugu animalien inguruan, beste batzuk, aukeraketa horren zergatia eta klasean nola landuko genukeen aztertuko dugu  eta besteek movie maker-a nola erabili (teoria) behar den azalduko dute. Guzti hori egiteko, beraz, alde batetik, imaginazioari eragin, eta bestetik, ordenagailuan kuxkuxeatu behar izango dugu.

Honekin guztiarekin batez ere, gutxi gora behera (teoria) kontrolatzen dugunez, gure lanak etorkizun batean gela batean lan egiteko erabilgarria izatea espero dugu. Horrez gain, beste klasekideei suertatutako programen inguruan, nahiz eta era hain  zuzenean ez izan, (bai power pointa edota IT txartelei buruz) asko ikastea espero dugu, hauek ez ditugulako hain ondo kontrolatzen.

Ipuinaren lehen pausoa ere gaur eman dugu...

Hona hemen gure ipuineko protagonista: Peio!



Ipuina, "ipuinak" atalean eskegiko dugu!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Bidearen hausnarketa lagun artean

Gaurko honetan, beste behin elkartu gara, baina aldaketa handi batekin: talde bakoitza bere ordenagailuan jarri beharrean borobil batean eseri gara giro desberdina sortuz. Horrela jarrita, talde bakoitzak bere iritzia emateko aukera izan du, eta ideia, iritzi eta proposamen berriak aurkeztu ditugu.

Honek argi utzi digu irakaslea ere klasera gogotsu etortzea ezinbestekoa zaigula, baita gurekin duen harreman estua ere, horrek ikasi eta irakasteko aukera zabalagoa ematen digularik. Gure sentsazioa beraz, hitz baten bakarrik adierazi beharrean, honako hauekin lotu dugu: gertutasuna, lan egiteko gogoa, ikasteko nahia, komunikazioaren garrantzia...

Hau egitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, batetik, egindako bideari noizbehinka erreparatzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako eta bestetik, denon artean norabide berriak aukeratu ditugulako: movie maker, It txartelak eta Powerpoint-a.

Guk Movie-maker programa aztertuko dugu: horretarako arakatu behar izango dugu, baina gustora egingo dugu, etorkizunean gauza desberdinak egin ahal izango ditugulako tresna honekin: ipuinak, antzerkien garabaketak norbere burua kanpotik ikusi eta ezagutzeko, soinu eta irudi desberdinen lanketa, urtean zehar egindakoaren erakusketa...

miércoles, 26 de octubre de 2011

Bidean galduta..

Gaur, klasearekin hasteko, aurrekoan bezala, egindakoa birgogoratzen ibili gara. Horren ostean, wikiekin gora eta behera, apur bat galduta egon garela esan behar dugu, bidegurutze baten erdian nora jo jakin barik bageunde bezala.

Azkenean,wikia informazioa elkartrukatzeko balio duen orrialdea dela ohartu gara; talde lanetarako erabilgarria izan daitekeena. Hala ere, ez dakigu zelan erabiltzen den, beraz, badaukagu zer ikasi.




 - Embed kodea-ren inguruan ere aritu gara, eta soinu edo abestiak bloggean jartzen ikasi dugu. Gaurkoan " alarma" antzeko bat jartzea erabaki  dugu, hasiera batean erdi lo egon garelako.

efectos de sonido - timbre (ring) de telefono viejo(2)(2)

Powered by mp3skull.com


Klaseak jarraitu ahala, irakaslea aplikazio berriak erakusten saiatu da, baina gauza berri asko zirenez, eta azalpenak normalean baino askoz ere azkarrago jaso ditugunez, momentu baten estresatu egin gara, zer egin ez genekiela. Gero pixkanaka pixkanaka ideiak argitzen joan gara eta " creative commons" eta "feed"a zer diren  ikasi dugu eta blog-ean aplikatzen. 


Bukatzeko, asko kostatu eta gero jarraitzaileak nola gonbidatu behar diren deskubritu dugu, eta horrez gain Josuneren bloga kuxkuxeatu dugu: http://aprobakegiteko.wikispaces.com/, honek  gure bidearekin jarraitzeko "argia" eman digu.



miércoles, 19 de octubre de 2011

Ibilbidearekin jarraituz...

Berriro hemen!
Bi aste eta gero, gure ibilbidearekin jarraitu beharko dugu.Hainbeste denbora pasatu denez, joandako asteetan egindakoa bergogoratu behar izan dugu. Horrez gain,  talde handian, guztion parte hartzearekin, blog-aren inguruan genituen zalantza guztiak argitu ditugu, eta portfolioa eta blog-a gauza bera delaren berria poztasunez hartu dugu.
Gainera, gauza berriak egiten ikasi dugu, inoren laguntzarik gabe, aurrerapauso handia izan da hori!!!
Orrialde berriak egiten ikasi dugu, eta hauen izenburua aldatzen ere bai. Ikasitakoa, klasekideei azaldu eta erakusteko, klasearen aurrekaldera joaten ausartu gara eta eurek izan dituzten zalantzak ere argitu dizkiegula uste dugu, ia egia den.

Gaur egindako honek, argi utzi digu, nahiz eta hasieran pentsatu guk bakarrik ezingo genuela blog-a asko kontrolatu, erratuta geundela, eta hobetzen goazela, eta honek ipuintxo bat ekarri digu gogora.

LOS NIÑOS ESTABAN SOLOS (JORGE BUCAY)

Su madre se había marchado por la mañana temprano y los habia dejado al cuidado de Marina, una joven de dieciocho años a la que a veces contrataba por unas horas para hacerse cargo de ellos a cambio de unos pocos pesos.

Desde que el padre había muerto, los tiempos eran demasiado duros como para arriesgar el trabajo faltando cada vez que la abuela se enfermaba o se ausentaba de la ciudad.

Cuando el novio de la jovencita llamó para invitarla a un paseo en su coche nuevo, Marina no dudo demasiado. Después de todo los niños estaban durmiendo como cada tarde y no se despertarían hasta las cinco. Apenas escuchó la bocina cogió su bolso y descolgó el telefono. Tomo la precaución de cerrar la puerta del cuarto y se guardó la llave en el bolsillo. Ella no quería arriesgarse a que Pancho se despertara y bajara las escaleras para buscarla, porque despues de todo tenía solo seis años y en un descuido podía tropezar y lastimarse. Ademas, pensó, si eso sucediera, ¿como le expicaría a su madre que el niño no la había encontrado?

Quizás fue un cortocircuito en el televisor encendido o alguna de las luces de la sala, o tal vez una chispa en el hogar de leña; el caso es que cuando las cortinas empezaron a arder el fuego rapidamente alcanzó la escalera de madera que conducía a los dormitorios.La tos del bebe debido al humo que se filtraba por debajo de la puerta lo despertó. Sin pensar, Pancho salto de la cama y forcejeo con el picaporte para abrir la puerta pero no pudo.

De todos modos, si lo hubiera conseguido, el y su hermanito de meses hubieran sido devorados por las llamas en pocos minutos. Pancho gritó llamando a Marina, pero nadie contesto su llamada de auxilio. Asi que corrió al telefono que habia en el cuarto (el sabia como marcar el numero de su mama) pero no habia linea.

Pancho se dio cuenta que debía sacar a su hermanito de allí. Intento abrir la ventana que daba a la cornisa, pero era imposible para sus pequeñas manos destrabar el seguro y aunque lo hubiera conseguido aun debía soltar la malla de alambre que sus padres habian instalado como protección.
Cuando los bomberos terminaron de apagar el incendio, el tema de conversación de todos era el mismo:

"¿Como pudo ese niño tan pequeño romper el vidrio y luego el enrejado con el perchero?
¿Como pudo cargar al bebé en la mochila?
¿Como pudo caminar por la cornisa con semejante peso y bajar por el árbol?
¿Como pudo salvar su vida y la de su hermano?"
El viejo jefe de bomberos, hombre sabio y respetado les dio la respuesta:

-Panchito estaba sólo... No tenía a nadie que le dijera que no iba a poder.