Gaurko saioarekin hasteko, ordenagailuak piztu baino lehen, guztiak batera elkartu gara; tarte horretan, Alaitzekin orain arte egindakoari gainbegirada bat eman diogularik. Horrez gain, aurkezpenak noiz egingo diren zehaztu dugu eta geratzen zaizkigun klaseetan zer egingo dugun ere komentatu digu; horrela gauzak argiago edukitzea lortu dugu, gure pausuak noranzko zuzenean bideratzeko.
Aurkezpenak , hile honetako 30ean izango dira, eta azken egunean, abenduak 7an, portfolioa entregatu, autoebaluaketa, koebaluaketa etab. egingo ditugu.
Gaurkoari bueltatuz, movie maker-aren lanarekin jarraitu dugu, datorren astean aurkezteko. Berriro ere, bideoa egiteari gogotsu ekin baldin badiogu ere, esan beharra dago, gaurkoan teknologia berriek ere, arazoak sortarazten dizkigutela frogatu dugu. Izan ere, behin baino gehiagotan ordenagailua blokeatu egin zaigu, horrek urduritu egin gaituelarik. Gainera, bidean eduki ditugun oztopo horien kontrako, (movie maker bukatzeko, irudiak aldatzerakoan, dena aldatzen zela) konponbidea gure esku ez zegoenez, desesperazio puntu batera ere heldu garela esan daiteke.
Hala ere, gaurkoan amaiera polita izan du bai gure egunak baita sortutako ipuinak ere, eta behin arazoa konponduta, oso pozik geratu gara egin dugun lanarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario