Gaur, klasearekin hasteko, aurrekoan bezala, egindakoa birgogoratzen ibili gara. Horren ostean, wikiekin gora eta behera, apur bat galduta egon garela esan behar dugu, bidegurutze baten erdian nora jo jakin barik bageunde bezala.

Azkenean,wikia informazioa elkartrukatzeko balio duen orrialdea dela ohartu gara; talde lanetarako erabilgarria izan daitekeena. Hala ere, ez dakigu zelan erabiltzen den, beraz, badaukagu zer ikasi.
- Embed kodea-ren inguruan ere aritu gara, eta soinu edo abestiak bloggean jartzen ikasi dugu. Gaurkoan " alarma" antzeko bat jartzea erabaki dugu, hasiera batean erdi lo egon garelako.
efectos de sonido - timbre (ring) de telefono viejo(2)(2)
Powered by mp3skull.com
Klaseak jarraitu ahala, irakaslea aplikazio berriak erakusten saiatu da, baina gauza berri asko zirenez, eta azalpenak normalean baino askoz ere azkarrago jaso ditugunez, momentu baten estresatu egin gara, zer egin ez genekiela. Gero pixkanaka pixkanaka ideiak argitzen joan gara eta " creative commons" eta "feed"a zer diren ikasi dugu eta blog-ean aplikatzen.
Bukatzeko, asko kostatu eta gero jarraitzaileak nola gonbidatu behar diren deskubritu dugu, eta horrez gain Josuneren bloga kuxkuxeatu dugu: http://aprobakegiteko.wikispaces.com/, honek gure bidearekin jarraitzeko "argia" eman digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario