miércoles, 30 de noviembre de 2011

Aurkezpen eguna

              Azkenean iritsi da eguna! gaur taldeka gure programak eta egindako lanak aurkeztu behar izan ditugu. Gu izan gara lehenak,(movie maker).Gure ustetan, nahiko ondo egin dugu, genituen nerbioak kontuan hartuta noski. Klasekideen kritikak nahiko positiboak izan dira eta hori asko gustatu zaigu, kontzeptuak argi eta garbi geratu direla esan digute eta.

            Bestalde, bukatutakoan, irakasleak gure proiektua( movie maker-arekin egindako bideoa) youtubera igotzea proposatu digu. Hasieran zaila izango zela pentsatu dugu, baina pixka bat kuxkuxeatu ostean .... igo dugu! Horrela, movie makerra ezagutzeaz gain, youtube pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan dugu!


Hona hemen gure bideoa:

                                                   Espero dugu guztion gustokoa izatea!!!
                                                   pd: bideoen atalean ere eskegiko dugu.

Gure aurkezpenaren ostean, beste taldeenak ere ikusi ditugu, eta modu horretan, word, paint, google docs eta power point gehiago landu ditugu. Horrez gain, bidean 2 aurkikuntza egin ditugu.
Lehenengo, Prezi! izeneko  programa topatu dugu, gure jakintza mapan ez zegoena. Nahiko interesgarria iruditu zaigu, eta powerpoint-aren alternatiba moduan, egokia iruditu zaigu. Hala ere, erabiltzeko zailago izan daitekeela uste dugu.
Glogster izan da gaur egin dugun bigarren aurkikuntza. Honi, lehen momentuan ez diogu erabilera handirik aurkitu, ez baitugu oso ondo ulertu zelan kontrolatzen den eta zertarako balio dezakeen.
Hurrengo egunean, programa hauekin, zer edo zer egiten saiatuko gara, orain arte blogarekin egindako ibilbidearen azalpen grafiko gisa, gure ibilbidearen mapa sortuz. Ia gauza interesgarriren bat egitea lortzerik dugun!

Honen ondorioz, gaurko saio honetan, gauza asko barneratu ditugula esan beharra dago, egun probetxugarria izan da gaurkoa, beraz!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Movie maker-arekin jarraituz

          Gaurko saioarekin hasteko, ordenagailuak piztu baino lehen, guztiak batera elkartu gara; tarte horretan,  Alaitzekin orain arte egindakoari gainbegirada bat eman diogularik. Horrez gain,  aurkezpenak noiz egingo diren zehaztu dugu eta geratzen zaizkigun klaseetan zer egingo dugun ere komentatu digu; horrela gauzak argiago edukitzea lortu dugu, gure pausuak noranzko zuzenean bideratzeko.
Aurkezpenak , hile honetako 30ean izango dira, eta azken egunean, abenduak 7an, portfolioa entregatu, autoebaluaketa, koebaluaketa etab. egingo ditugu.

Gaurkoari bueltatuz, movie maker-aren lanarekin jarraitu dugu, datorren astean aurkezteko. Berriro ere, bideoa egiteari  gogotsu ekin baldin badiogu ere, esan beharra dago, gaurkoan teknologia berriek ere, arazoak sortarazten dizkigutela frogatu dugu. Izan ere, behin baino gehiagotan ordenagailua blokeatu egin zaigu, horrek urduritu egin gaituelarik. Gainera, bidean eduki ditugun oztopo horien kontrako, (movie maker bukatzeko, irudiak aldatzerakoan, dena aldatzen zela) konponbidea gure esku ez zegoenez, desesperazio puntu batera ere heldu garela esan daiteke.
Hala ere, gaurkoan amaiera polita izan du bai gure egunak baita sortutako ipuinak ere, eta behin arazoa konponduta, oso pozik geratu gara egin dugun lanarekin.
       

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Bidean movie maker arakatzen

                 Gaurkoan,klasea hasi bezain pronto joan den astean hitzartutakoari buruz hitz egiten egon gara guztion artean ideiak pixka bat argitzeko. Hitzordua bukatutakoan "movie maker"-a suertatu zitzaigun guztiok elkartu egin gara gure lanari buruz hitz egiteko.
               
                Irakasleak,  programa hau lantzeko hainbat gauza proposatu dizkigu. Lehenengo eta behin, arakatzea eta besteei azaltzeko ideiak argitzea egokia litzatekeela esan digu. Bestalde, etorkizunean haurrekin lantzeko zerbait egitea proposatu digu eta horrez gain horri buruzko "justifikazio" bat prestatzea gainontzeko klasekideei azaltzeko.

            Lehenbailehen lanean hasi  gara, eta horretarako, taldea nahiko handia denez, lana pixka bat banatu dugu, lana hobeto antolatu eta errazteko asmoz. Batzuk bideoa sortuko dugu, horretarako 4 urteko haurrekin lantzeko ipuin bat asmatuko dugu animalien inguruan, beste batzuk, aukeraketa horren zergatia eta klasean nola landuko genukeen aztertuko dugu  eta besteek movie maker-a nola erabili (teoria) behar den azalduko dute. Guzti hori egiteko, beraz, alde batetik, imaginazioari eragin, eta bestetik, ordenagailuan kuxkuxeatu behar izango dugu.

Honekin guztiarekin batez ere, gutxi gora behera (teoria) kontrolatzen dugunez, gure lanak etorkizun batean gela batean lan egiteko erabilgarria izatea espero dugu. Horrez gain, beste klasekideei suertatutako programen inguruan, nahiz eta era hain  zuzenean ez izan, (bai power pointa edota IT txartelei buruz) asko ikastea espero dugu, hauek ez ditugulako hain ondo kontrolatzen.

Ipuinaren lehen pausoa ere gaur eman dugu...

Hona hemen gure ipuineko protagonista: Peio!



Ipuina, "ipuinak" atalean eskegiko dugu!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Bidearen hausnarketa lagun artean

Gaurko honetan, beste behin elkartu gara, baina aldaketa handi batekin: talde bakoitza bere ordenagailuan jarri beharrean borobil batean eseri gara giro desberdina sortuz. Horrela jarrita, talde bakoitzak bere iritzia emateko aukera izan du, eta ideia, iritzi eta proposamen berriak aurkeztu ditugu.

Honek argi utzi digu irakaslea ere klasera gogotsu etortzea ezinbestekoa zaigula, baita gurekin duen harreman estua ere, horrek ikasi eta irakasteko aukera zabalagoa ematen digularik. Gure sentsazioa beraz, hitz baten bakarrik adierazi beharrean, honako hauekin lotu dugu: gertutasuna, lan egiteko gogoa, ikasteko nahia, komunikazioaren garrantzia...

Hau egitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, batetik, egindako bideari noizbehinka erreparatzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako eta bestetik, denon artean norabide berriak aukeratu ditugulako: movie maker, It txartelak eta Powerpoint-a.

Guk Movie-maker programa aztertuko dugu: horretarako arakatu behar izango dugu, baina gustora egingo dugu, etorkizunean gauza desberdinak egin ahal izango ditugulako tresna honekin: ipuinak, antzerkien garabaketak norbere burua kanpotik ikusi eta ezagutzeko, soinu eta irudi desberdinen lanketa, urtean zehar egindakoaren erakusketa...