miércoles, 28 de septiembre de 2011

Google arakatzen

Blog-aren gure sarrerekin jarraitzeko , esan, google aztertzen hasi garela eta ezagutzen ez genituen aplikazio asko aurkitu ditugula, izan ere guk bilatzaile soil bat zela uste genuen. Aurkikuntza handia izan da gaurkoa, beraz. Guri "google reader" eta "sites" suertatu zaizkigu.

Google reader-en bitartez , gogokoen ditugun webetan, blogetan... zerbait berria  eguneratzen badute, honen berri izan dezakegu, eta Sites delako horren bidez, gure web orrialde propioak sortu ditzakegu. Denbora gutxi izan dugunez, gainetik bakarrik begiratu ahal izan ditugu bi aplikazio hauek, beraz, hurrengo egunerako badaukagu zer egin: feedak zer diren eta zertarako aplikatu behar diren google reader-en begiratu , eta web bat egiteko zein pausu jarraitu behar diren ikertzea, gero ikasitakoa ikaskideei azaldu beharko diegularik.

Honekin guztiarekin, gauza garrantzitsu batez jabetu gara: arakatzea eta esperimentatzea, nahiz eta zer egiten gauden oso ondo ez jakin, ezinbestekoa dela, gauza berriak (kasu honetan googlek eskaintzen dituen aplikazioak) ezagutu eta erabiltzen ikasteko.

Lehen sentsazioaren garrantzia...

Gaur IKTko bigarren klase praktikoa eman dugu, eta irakasle berria ezagutzeko unea ere izan da; Alaitz.

Joan den astean Karmelerekin eman genuen klasea eta bakoitzak blog bat sortu behar izan genuen,nahi genuen gai bati buruz, horregatik blog-aren helbidearen izena(aldaezina). Baina egia esan, ez geunden oso motibatuta.

Gaur aldiz, Alaitzek, taldeka, blog bakarra egitea proposatu digu, eta bere etorrerak eta bere azalpenek interesa eta gogoa piztu dute gugan. Horregatik blog-aren titulua aldatu dugu,pausuz pausu bidea egingo  dugulakoan baikaude.

Beraz, gaur gogotsu hasiko dugun bidea, amaiera ona izatea espero dugu; hau da, ikt-en inguruko ezagutzak barneratzea, eta guk geuk dakiguna besteekin elkartrukatzea.